XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antzuola

Kontuz egon bear degu euzkotar guziok; orain euzkotarren artean izparringi txar asko dabil ta.

Batez ere La Voz bazter guzien ondatzalle ori.

Euzkadi'n jaio danak ez luke irakurri bear izparringi ori bañon... oraindiokan gazte asko daude ori artzen dutenak.

Eta ¿nola utzi eragin gazte oieri La Voz ori irakurtzea? Kristau on guziak egin bear genduke alegin orrelako gizarajo oien artean Jaungoikozko izparringiak zabaltzen batez ere EL DIA, Euzkadi, Argia ta orrelako batzuek.

Orain esan ditudan izparringi oiek Euskal-Orria danak daukate bai EL DIA ta Euzkadik ere bai; eta euskaldun danok Euskal Orria irakurtzen alegindu bear genduke gure Ama Euzkadi'ren onerako dalako.

Eta gañera Jaungoiko Jaunak emandako izketa dalako.

¿Ta Jaunak emandako gauzak euskaldun danak bazterrera utzi bear alditu? Ez, errepublika aldeko baldin bada beintzat.

Ba orregatik gure euskerari eusten alegindu bear gera, bai gizon, ta bai emakume.

Eta euskerari gogor eusten baldin badiogu ez du atzerritarren menpean jarraituko gure Ama Euzkadi'k.

MENDIGORRI.